JOSÉ MOYA, KONPETENTZIAK:
Ondoren, José Moyak konpetentzien inguruan adierazten dituen ideiak jasoko ditugu, baita honen inguruko lau galderen erantzunak ere:
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".
Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".
ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean» Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 1970 (Ley General de Educación) Portaerak, 1990 (LOGSE) gaitasunak eta jokamoldeak, 2007 (LOE) konpetentziak.
Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Izaera selektiboa du, hala nola, DBH-ko titulua eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko da. Hortaz, izaera selektiboa du neurri batean.
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Jose Moyak dio konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira.
Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria dira eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)
Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.
Heziberrik ebaluazioari dagokionez, hiru etapatan banatzen da: Hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen da, adibidez, PISA edo eta errebalidak. Bitartekoa edo formatiboa, “Feedback-a” deritzona izango zen, hau da, konprobatzea edukiak barneratzen dituzten ekintzak egitea. Azkenik, bukaerakoak, honetan azterketak egongo ziren.
domingo, 19 de febrero de 2017
miércoles, 8 de febrero de 2017
HEZIBERRI 2020
Heziberri aztertzen...
Gaur, Heziberri 2020 aztertuko dugu. EAEn indarrean dagoen oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua da eta guk bi arlo ikusiko ditugu, "ikasi" eta "ebaluazioa".
Lehenengoan bost galderei erantzuten zaie: Zer? Nola? Zertarako? Noiz? Nor?
Bigarrenean, ordea, lau galderei: Noiz? Nola? Zeren bitartez? Zer?
Hemen uzten dizuet dekretu hau ikusteko linka: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf
IKASI
- ZER?
Honetan edukiak agertzen dira eta hauek bi zikloetan sailkatzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Eduki hauek derrigorrezkoak dira.
- NOLA?
Metodologiak definitzen du hau. Hemen jorratu beharreko gaiak aurkezten dira, baita hauek nola landu behar diren ere.
- ZERTARAKO?
Oinarrizko zehar konpetentziek eta oinarrizko diziplinek zehazten dituzten helburuak lortzeko.
- Oinarrizko zehar konpetentziak:
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta espiritu eintzailerako konpetentzia
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia
- Oinarrizko diziplina barneko konpetentziak:
- Hizkuntza- eta literatura-komunikazioarako konpetentzia
- Matematikarako konpetentzia
- Zientziarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Teknologiarako konpetentzia
- Konpetentzia sozial eta zibikoa
- Arterako konpetentzia
- Konpetentzia motorra
- NOIZ?
Honetan zikloak eta mailak sailkatzen dira adinaren arabera. Beraz, adin bakoitzak eduki desberdinak izango ditu, baita metodologia desberdina ere.
- NOR?
Familia-ikasle-irakasle-gizartearen arteko harremana eta elkarreragina.
EBALUAZIOA
- NOIZ?
Hiru etapa desberdin definitzen dira, ikaslearen garapena aztertzearren:
- Hasierako ebaluazioa edo diagnostikoa (PISA, errebalida... adbz).
- Bitarteko ebaluazioa edo formatiboa, "feed back"-a ematen laguntzen duena.
- Amaierako ebaluazioa (azterketak hone barne daude).
- NOLA?
Honetan bi atal desberdin daitezke:
- Ebaluazio autentikoa: Bizitzako egoera zailak/konplexuak simulatzen dituen zereginak planteatzen ditu.
- Testuinguruan erroturiko ikaskuntza: Ikasleei ikasitakoak lortzeko eta bizitza errealean aplikatzeko aukerak eman nahi zaizkie.
Bi ebaluazio mota definitzen ditu dekretuak: kuantitatiboa (zenbaki baten bitartez) eta kualitatiboa (ez gai, ongi, oso ongi, bikain).
- ZEREN BITARTEZ?
Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazleen bitartez egiten da.
Lorpen-adierazleak zehatzagoak dira eta ebaluazio irizpideek hauek lortu diren edo ez adierazten dute.
- ZER?
Zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak ebaluatzen dira. Zeharkakoak eman diren ala ez ikusteko diziplinarrak kontuan hartu behar dira.
ESKOLA BIZIPENAK
Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Adituek diote gure bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak direla gure etorkizunerako. Hortaz, Haur Hezkuntza bezala, Lehen Hezkuntzak zer esan handia du gure bizitzan. Honi lotura eginez, gure haurtzaroaren oroitzapen gehienak eskolan ditugu, bertako lagunekin, irakasle, monitore,... Ondorioz, hemen uzten dizkizuet nire haur hezkuntzan eragina izan zituzten zenbait ekintzek eta hauek zer eragina duten nire irakasle irudiaren eraikuntzan.
Lehenik eta behin, Haur Hezkuntzan ekintza asko egiten genituen, hala nola, irteerak ziren nagusi, adibidez, behin Hondarribira joan ginen. Bertako, hondartzan talde jolasak egin genituen, baita zenbait museo bisitatu genituen ere.
Argazkian ikusten den bezala, taldeka sailkatzen ginen eta denon artean talde jolasak burutzen genituen, horrela, elkarrekintza edo elkarlana bultzatzen genuen.
Bestalde, inauteriak ospatzen genituen, eskolako ikasle guztiok mozorratzen ginen irakasleekin batera. Horrela, eskolak gaia bat aukeratzen zuen eta ziklo bakoitzak mozorro ezberdin bat zuen, beti ere, gai horri lotutakoa. Argazki honetan, harri jasotzailez mozorratu ginen, eskolako gaia Euskal Herrian egiten ziren kirolak zirelako.
Gainera, mozorroak guk egiten genituen eta hortaz, sormena bultzatzen zuten horrelako ekintzek.
Lehenengo argazkian bezala, honetan ere irteera bat egin genuen suhiltzaileen parke batera. Bertan, suhiltzaileak erabiltzen zituzten trajeak eta kaskoak jantzi genituen, baita kamioian sartu ere. Oso esperientzia interesgarria izan zen, ekintza honi esker lanbide interesgarriak ezagutu genituelako eta suhiltzaileen paperean sartu ere.
Ondoren, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko argazkiak ditugu, honetan ere zenbait ekintza eta bisitaldi egin genituen. Ibilaldi hauek, oso onuragarriak gertatu zitzaizkidan, hala nola, hauei esker, gure ingurunea ezagutu genuelako.
Eskuinean dugun argazkian Arotz Enea-n (Etxarri, Nafarroa) gaude. Udaleku hauetan, mendira joaten ginen eta bertako animalien aztarnak eta zuhaitzak aztertzen genituen, baita tailerrak egin ere. Etorkizuneko irakasle bezala, ibilaldi hau oso gustuko dut, hala nola, natur zientziak modu praktiko batean aztertzen genituelako, adibidez, botanika eta fauna.
Ziklo honetan izan genuen beste irteera esanguratsua, tren batean ibiltzea izan zen. Ez naiz ohartzen non kokatua zegoen baina bertan, XIX. mendeko tren geltoki batera joan ginen eta garaiko tren batean bueltatxo bat eman gintuzten. Honetan, Euskal Herriko garraioaren garapena aztertu genuen eta XIX.mendeko bidaiariak bezala sentituarazi gintuzten.
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan; beste mailetan bezala, eskolako ekintzetan partehartzea aktiboa genuen. Danborrada, Olentzeroren etorreran, inauteriak,... ziren ekintza nagusienak.
Ondorengo argazkian nire herriko jaietako danborradan atera ginen eskolako ikasleak. Honi esker, gure herriko ekintzetan partehartzea sustatzen zen. Gainera, ondorengo hiru argazkiek Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutzera bultzatzen gintuen.
Hurrengo argazkian baserritarrez jantzita agertzen naiz, Olentzeroren egunean. Egun honetan, ikastetxeko ikasle guztiak eskolan elkartzen ginene eta goiz ososa kalez-kale igarotzen genuen gabonetako abestiak abesten; ondoren, herriko plazan Olentzerori abesten genion.
Azkeneko argazki honetan inauteriak ditugu, hasieran aipatu bezala, urtero ospatzen genituen eta ikasle guztiok ateratzen ginen mozorratuta. Honek, beste zikloetako ikasleak ezagutzeko oso baliagarria izan zen. Etorkizuneko irakaslea bezala oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit ekintza hauek guztiak, azken finean, gure ingurunea ezagutzera eta elkar ezagutzera bultzatzen gaituelako.
Bukatzeko, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa dugu, azkeneko bi maila hauetan, irteerak oso gutxi izan ziren, hala nola, denbora gehiago pasatzen genuen klasean lan egiten. Hala ere, aipatzekoa da, Vitoria-Gasteiz-eko parlamentua bisitatu genuela. Bisitaldi honetan, politikaren funtzionamenduaren zatitxo txiki bat ezagutu genuen.
Honi guztiari lotura emateko, esan beharra dago, irakasle paperean jarrita, nire aburuz, zeharo beharrezkoak dira horrelako irteerak. Honetan, ekintza praktikoak eta aktibotasuna bultzatzen dugulako. Azken finean, umeek modu aktiboan ikasten dute eta honakoa da aldarrikatu beharrekoa. Gainera, ekintza hauen bitartez, elkarlana, sormena, kritikotasuna eta pentsatzera bultzatzen gaitu (beste gauza askoren artean). Bukatzeko, esan behar dut, horrelako ekintzek bizitza guztiarako aztarna uzten dutela gure oroitzapenean, baita gauzak beste modu batera ikustera bultzatu ere.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)