Zeintzuk dira nire lehen hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?
Adituek diote gure bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak direla gure etorkizunerako. Hortaz, Haur Hezkuntza bezala, Lehen Hezkuntzak zer esan handia du gure bizitzan. Honi lotura eginez, gure haurtzaroaren oroitzapen gehienak eskolan ditugu, bertako lagunekin, irakasle, monitore,... Ondorioz, hemen uzten dizkizuet nire haur hezkuntzan eragina izan zituzten zenbait ekintzek eta hauek zer eragina duten nire irakasle irudiaren eraikuntzan.
Lehenik eta behin, Haur Hezkuntzan ekintza asko egiten genituen, hala nola, irteerak ziren nagusi, adibidez, behin Hondarribira joan ginen. Bertako, hondartzan talde jolasak egin genituen, baita zenbait museo bisitatu genituen ere.
Argazkian ikusten den bezala, taldeka sailkatzen ginen eta denon artean talde jolasak burutzen genituen, horrela, elkarrekintza edo elkarlana bultzatzen genuen.
Bestalde, inauteriak ospatzen genituen, eskolako ikasle guztiok mozorratzen ginen irakasleekin batera. Horrela, eskolak gaia bat aukeratzen zuen eta ziklo bakoitzak mozorro ezberdin bat zuen, beti ere, gai horri lotutakoa. Argazki honetan, harri jasotzailez mozorratu ginen, eskolako gaia Euskal Herrian egiten ziren kirolak zirelako.
Gainera, mozorroak guk egiten genituen eta hortaz, sormena bultzatzen zuten horrelako ekintzek.
Lehenengo argazkian bezala, honetan ere irteera bat egin genuen suhiltzaileen parke batera. Bertan, suhiltzaileak erabiltzen zituzten trajeak eta kaskoak jantzi genituen, baita kamioian sartu ere. Oso esperientzia interesgarria izan zen, ekintza honi esker lanbide interesgarriak ezagutu genituelako eta suhiltzaileen paperean sartu ere.
Ondoren, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko argazkiak ditugu, honetan ere zenbait ekintza eta bisitaldi egin genituen. Ibilaldi hauek, oso onuragarriak gertatu zitzaizkidan, hala nola, hauei esker, gure ingurunea ezagutu genuelako.
Eskuinean dugun argazkian Arotz Enea-n (Etxarri, Nafarroa) gaude. Udaleku hauetan, mendira joaten ginen eta bertako animalien aztarnak eta zuhaitzak aztertzen genituen, baita tailerrak egin ere. Etorkizuneko irakasle bezala, ibilaldi hau oso gustuko dut, hala nola, natur zientziak modu praktiko batean aztertzen genituelako, adibidez, botanika eta fauna.
Ziklo honetan izan genuen beste irteera esanguratsua, tren batean ibiltzea izan zen. Ez naiz ohartzen non kokatua zegoen baina bertan, XIX. mendeko tren geltoki batera joan ginen eta garaiko tren batean bueltatxo bat eman gintuzten. Honetan, Euskal Herriko garraioaren garapena aztertu genuen eta XIX.mendeko bidaiariak bezala sentituarazi gintuzten.
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan; beste mailetan bezala, eskolako ekintzetan partehartzea aktiboa genuen. Danborrada, Olentzeroren etorreran, inauteriak,... ziren ekintza nagusienak.
Ondorengo argazkian nire herriko jaietako danborradan atera ginen eskolako ikasleak. Honi esker, gure herriko ekintzetan partehartzea sustatzen zen. Gainera, ondorengo hiru argazkiek Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutzera bultzatzen gintuen.
Hurrengo argazkian baserritarrez jantzita agertzen naiz, Olentzeroren egunean. Egun honetan, ikastetxeko ikasle guztiak eskolan elkartzen ginene eta goiz ososa kalez-kale igarotzen genuen gabonetako abestiak abesten; ondoren, herriko plazan Olentzerori abesten genion.
Azkeneko argazki honetan inauteriak ditugu, hasieran aipatu bezala, urtero ospatzen genituen eta ikasle guztiok ateratzen ginen mozorratuta. Honek, beste zikloetako ikasleak ezagutzeko oso baliagarria izan zen. Etorkizuneko irakaslea bezala oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit ekintza hauek guztiak, azken finean, gure ingurunea ezagutzera eta elkar ezagutzera bultzatzen gaituelako.
Bukatzeko, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa dugu, azkeneko bi maila hauetan, irteerak oso gutxi izan ziren, hala nola, denbora gehiago pasatzen genuen klasean lan egiten. Hala ere, aipatzekoa da, Vitoria-Gasteiz-eko parlamentua bisitatu genuela. Bisitaldi honetan, politikaren funtzionamenduaren zatitxo txiki bat ezagutu genuen.
Honi guztiari lotura emateko, esan beharra dago, irakasle paperean jarrita, nire aburuz, zeharo beharrezkoak dira horrelako irteerak. Honetan, ekintza praktikoak eta aktibotasuna bultzatzen dugulako. Azken finean, umeek modu aktiboan ikasten dute eta honakoa da aldarrikatu beharrekoa. Gainera, ekintza hauen bitartez, elkarlana, sormena, kritikotasuna eta pentsatzera bultzatzen gaitu (beste gauza askoren artean). Bukatzeko, esan behar dut, horrelako ekintzek bizitza guztiarako aztarna uzten dutela gure oroitzapenean, baita gauzak beste modu batera ikustera bultzatu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario