domingo, 19 de febrero de 2017

KONPETENTZIAK (José Moya)

JOSÉ MOYA, KONPETENTZIAK:

Ondoren, José Moyak konpetentzien inguruan adierazten dituen ideiak jasoko ditugu, baita honen inguruko lau galderen erantzunak ere:

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

Jose Moyarentzat konpetentziak pertsona batek bere errekurtso guztiak erabiltzeko formari dagokio, lan bat egiteko testuinguru jakin batean.

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006): "Oinarrizko konpetentziak dira pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere".

Heziberri Konpetentzia da eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasun praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin (ELGA, DeSeCo, 2002)".

ELGAren arabera, DeSeCo (2005), «Ezagutzak eta trebetasunak baino gehiago da konpetentzia. Eskaera konplexuei erantzuteko trebetasuna sartzen du barnean, baliabide psikosozialak oinarri hartzen ditu, eta mobilizatu egiten ditu (baita trebetasunak eta jarrerak ere) egoera eta testuinguru jakin batean» Konpetentzia erakusteko, ezinbestekoa da testuinguru batean kokatutako eskaera edo egoera konplexuen aurrean jartzea.

 José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Gure hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mota aurki daitezke: konpetentziak, portaerak, jokamoldeak eta gaitasunak. 1970 (Ley General de Educación) Portaerak, 1990 (LOGSE) gaitasunak eta jokamoldeak, 2007 (LOE) konpetentziak.

Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Izaera selektiboa du, hala nola, DBH-ko titulua eskuratu ahal izateko errebalida gainditu beharko da. Hortaz, izaera selektiboa du neurri batean.

Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

 Jose Moyak dio konpetentzien ebaluazioa egin ahal izateko bi baldintza bete behar direla. Alde batetik, informazio iturri egoki bat egon behar da. Beste aldetik, ebaluazio irizpide batzuk egon behar dira.
Informazio iturri egokiak eginkizunen ebazpenari buruzko datuak ematen dizkigutenak dira. Konpetentzia bat ebaluatzeko oinarria dira eginkizun baten ebazpenari buruzko datuak (zein zailtasun aurkitu diren, zeintzuk gainditu diren…)

Laburbilduz, oinarrizko konpetentziak curriculum desberdinetan dauden ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu daitezke eta informazio iturri egokienak dira eginkizunen ebazpenari lotuta daudenak.

Heziberrik ebaluazioari dagokionez, hiru etapatan banatzen da: Hasierakoa edo diagnostiko izenarekin agertzen da, adibidez, PISA edo eta errebalidak. Bitartekoa edo formatiboa, “Feedback-a” deritzona izango zen, hau da, konprobatzea edukiak barneratzen dituzten ekintzak egitea. Azkenik, bukaerakoak, honetan azterketak egongo ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario