domingo, 28 de mayo de 2017

Paper-zorroa

Sarrera honetan, lauhilabete guztiaren zehar egindako lanak aurkituko dituzu, baita hauetara joateko linka eskuragarri egongo da.

Lehenengo klasean, gure haurtzaroari buruz hitz egin genuen, honako etapan edukitako esperientzia eta oroitzapenaz hitz egin genuen. Gainera, klase batera lehen hezkuntzan bizitako sei argazki eraman genituen. Klase honetan, taldeka jarri ginen eta bakoitzaren oroitzapenak eta argazkien ezaugarriak aztertu genituen. Ondoren, nik edukitako eskola bizipenak Blog-eko sarrera batean azaldu nuen.

Hurrengo sarrera, klasean landutako dekretuari egiten dio erreferentzia. Honetan, Heziberri 2020 dokumentua aztetu genuen, bertako egitura eta zenbait ezaugarri aztertuz. Curriculum hau, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena, hain zuzen ere.

Hirugarren sarrera, klase batean ikusitako José Moya-ren hitzaldia landu genuen. Bideo batzuk ikusi genituen, hauek danak, Moya-k edukitako hitzaldi bati egiten zion erreferentzia. Bideoak behin ikusita ez genituen ondo ulertu, ondorioz, behin baino gehiagotan ikusi behar izan genituen, ondoren, gogoeta bat egin ahal izateko.

Laugarren sarreran, haurtzaroa eta ikaskuntza islatzen zuten bi argazki hautatu genituen. Hauek, kultura Europarra adierazten zuten, ondorioz, benetan errealirarea islatzen zuten beste bi argazki bilatu genituen. Aurrekoan bezala, ikaskuntza eta haurtzaroa islatzen zuten argazki bana aueratu behar genuen. Horrela, lau argazki hauen arteko hausnarketa sakon bat egin genuen. Argazki batzuek gizarteari interesatzen zaiona islatzen zuten eta beste batzuetan berriz, errealiatea. Hortaz, sarrera honi kultura bisuala deitu nion.


Hurrengo sarrerak curriculumarekiko informazioa azaltzen dute. Alde batetik, curriculumaren definizioa eman genuen, ikuspuntu teknokratiko eta filosofikotik eta curriculum motak ere zehaztu genituen, sarrera honi, curriculumaren zehaztapen mailak izena jarri nion.
Bestetik, hezkuntza berrikuntzen inguruan jardun zuten gure klase-kideak. Talde batzuk, hezkuntza legeetaz hitz egin ziguten eta hauek edukitako "arrakastaz" ere. Horrela, aurkezpen guzti horiek batzen dituen sarrera bat egin genuen, bertan azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistema ezberdinak jasotzen dira, baita hauen porrotaren zergatiak ere.

Azken aurreko sarreran, metodologia aktiboei buruz hitz egin genuen. Horretarako, gure taldeak aurkezpen txiki bat prestatu genuen. Honetan, metodologia aktiboak azaldu genituen, baita metodologia pasiboari buzko ezaugarriak ere. Gainera, bertan, metodologia aktibo mota batzuk proposatu genituen. Aurkezpen honi kartografia izena jarri genion.

Blogarekin bukatzeko, klasean ebaluazioari buruzko lantxo bat egin genuen. Horretarako, "Buenas Prácticas Docentes" liburuaren lehenengo bi kapituluak irakurri genituen. Ondoren, kapitulu horietan agertzen ziren kontzeptu eta ideien laburpen bat egin genuen.

EBALUAZIOA

Sarrera honetan, "Buenas Prácticas Docentes"  liburuko lehenengo bi kapituluak irakurri ostean bertan aipatzen diren gaiei buruzko laburpena egingo dizuegu. Horretarako, orrialde hau bi zatitan banatuko dugu. Alde batetik, lehenengo gaiko laburpena eta, bestetik, bigarren gaiko laburpena.


1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación.

1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Gaur egungo hezkuntzan, ebaluazioa eta kalifikazioa eskutik doaz, esaterako, bi kontzeptu hauek beraien artean zerikusia dute, baina, hezkuntzak sinonimotzat hartu ditu. Hortaz, irakasleen eta gurasoen artean kalifikazioarenganako obsesioa ageri da. Kalifikatzea nota bat ezartzea da, hortaz, ebaluazio bat emateko ez da beharrezkoa kalifikatzea.
Urteetan zehar, ebaluazioaren eta kalifikazioaren kontzeptuak nahastu egin dira, eta oraindik ere nahasten ditugu. Esaterako, gure irakasle eta gurasoek jasandako hezkuntza bi kontzeptu hauen inguruan jorratu dira, hortaz, oso zaila da hauek aldatzea.
Hala ere, irakasle askorentzat oso zaila da kalifikatzea, esaterako, ikasleei nota bat ezartzearen ideia nahiko murritza da. Hau da, ikasleak nota bat izango balira bezala kontsideratzen ditugu eta honakoa baino gehiago dira.

1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
  
Ebaluazio mota honen helburua ikaskuntza eta irakaskuntza prozesu orokorra hobetzea da. Ikasleek gehiago ikasteko (akatsetatik ikasi) eta irakasleek hobeto lan egiten ikasteko balio du.
Hortaz, honen helburua ez da ikasleari nota bat ezartzea. Kontrakoa baizik, jakitea ikasleen ikaskuntza nola hobetu eta nola lagundu diezaiokegun aurrekoa hobetzen. Beraz, ikuspegi gizatiarra bultzatu nahi da, ikasleak nota bat baino gehiago direlako ideia.
Ebaluazio formatibo edo hezigarriak zenbait gaitasunetan hobekuntzak ezarri nahi ditu. Alde batetik, ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea, bestetik, irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea eta azkenik, irakasle eta ikasleen artean ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.

Bestetik, ebaluazio mota honek, autoerreflexioarantz bultzatu nahi du ikaslea. Ikaslea bera ikasketa prozesu propioaren erantzule bihurtu nahi da. Ikasleak nola ikasten duen jakitea eta zer egin behar duen ikasten jarraitzeko.

1.2.1. Ebaluazio formatibo/hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
  • Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioari dagokionez, ebaluazioaren bitartez, ikaskuntza prozesua hobetzea du helburu eta ez kalifikazio bat ezartzea.
  • Ebaluazioa hezitzailea: ikaslea bere ikaskuntza prozesuaz arduratuko da eta honekiko hausnarketak egingo ditu.  Honen bidez, ikaslea bere ikaskuntzaz kontziente izango da.  
  • Benetako ebaluazioa: teknika desberdinak, instrumentu, ahalmen eta konpetentziak ebaluazio jarduerak egiteko, egoera errealetara aplikatzeko eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen ere. Gainera, ikasleak badaki nolakoa izango den ebaluatuta eta horrek, denbora gehiagora eramaten du praktikatzeko. Modu honetara, ebaluazio egoera erreala eta ebaluazio egoera artifiziala bereiziko dira.
  • Ebaluazio integratuari dagokionez, ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, modu jarraian egin behar da. Ebaluazio tradizionalak momentu zehatz batzuk ebaluatuko ditu, bestetik, ebaluazio integralak egunero egiten diren jarduerak.
  • Ebaluazio alternatiboak, ebaluazio tradizionala baztertu edo eraldatu nahi duen ebaluazio mota guztiei dagokio.  




1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Parketatutako ebaluazioari dagokionez, prozesu dialogikoari egiten zaio erreferentzia irakasle eta ikaslearen artean, hau da; ebaluaketaren ikasketa eta irakaskuntza ikasketa prozesuei buruz hitz egiten duenean.
“Dialogo” hauek, indibidualak edo taldekoak izan daitezke. Normalean, oinarrituta edo autoebaluazio aurreko prozesuekin eta/edo berdinen arteko ebaluazioarekin egon ohi dira erlazionatuta. Ingelesez ere daude beste mota batera esan daitezkeen beste esanahi batzuk, hala nola: Co-assessment; Collaborative assessment; Cooperative Assessment.

Aurreko ataletan, argi ikusten da nola babesten duten egile ugariek eta ikasketek ikasleen inplikazioa ebaluazio-prozesuetan. Ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko eta/edo profesional batzuk eskuratzean. Hauek dira hain zuzen ere:
  1. Ikasketa hobetzen du.
  2. Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
  3. Analisi kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen du.
  4. Funtsezko prozesua da pertsona arduratsuen eraketan eta heziketa demokratikoko garapenean.
  5. Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelako giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo zentroan bizikidetasun arazo erabakiei dagokionez.
  6. Kasu batzuetan, irakasleen heziketa-uste osoekin eta berezko proiektu kurrikular propioa edo zentroaren koherentziaren kontua da.

Teknikarik ohikoenak; auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa, partekatutako ebaluazioa, auto-kalifikazioa eta kalifikazio dialogatua, ikaslearen ikasketa-prozesuko eta ebaluazioko parte-hartzeari laguntzen diote.
Horrela, irakasleak autoebaluazioa eta koebaluazioa kontrolatzen ditu, lanaren kalifikazioa egiteko.


1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri 2020 dekretuak dioen bezala, ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.
Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela ulertuta: ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein ikastetxearen hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren hobekuntzara helduz.
Ebaluazioa beharrezkoa da, hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.
Heziberrik eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua hau da:

• Hobekuntza. Ebaluazioaren helburu nagusia hobekuntza da beti, ikasleena (ikaskuntza pertsonalizatua), ikastetxearena (hobekuntza planak) eta hezkuntza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta irakasleen formakuntza).

• Osagarritasuna barne-ebaluazioaren eta kanpo-ebaluazioaren artean. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzti-guztien ebaluazioa aurreikusten du. Kanpo-ebaluazioaren bitartez oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzea ezinezkoa da. Batzuk barne-ebaluazioak bakar-bakarrik ebalua ditzake. Hori dela eta, ikastetxeen hobekuntzarako proposamenak kanpo-ebaluazioaren zein barne-ebaluazioaren emaitzak modu osagarrian kontutan hartuz egin beharko dira.

• Koherentzia. Hezkuntza eredu pedagogikoarekin erabat koherentea den ebaluazioa da. Beraz, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa da eta etapa bakoitzaren amaieran ikasleek lortu beharreko irteera profila hartzen du erreferentzia. Horrez gain, ebaluazioa hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da.

• Erantzukizuna eta lankidetza. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua irakasle taldearen eginkizun nagusi bat da.

• Berrikuntza eta erronka hezkuntza sistemarako. Gure hezkuntza sistemaren ezaugarri nabarienetarikoa da hausturarik gabe aurrera egiteko gaitasuna, betiere hezkuntza sistemaren ibilbide luzea eta emankorra kontutan hartuta. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen konpetentzietan oinarritutako ebaluazioak aurrera pausua dakar.


Ikusi dugun antzera, hainbat puntu jorratzen ditu ebaluazioak Heziberri 2020ko dekretuan. Heziberrik, ebaluazioan osagai guztiak ebaluatu behar direla dio.

2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.


2.1. Ebaluazio hezigarria:
  • Ebaluazio irizpideak: Eremu ez-unibertsitarioan irakaskuntza mota eta maila ezartzen ditu. Gaur egun eremu unibertsitarioan ebaluazio irizpideak ikasketa emaitzekin alderatu daitezke.
  • Ebaluaziorako baldintzak: Alderdi batzuk dira eta hauek betetzean ikasleek eginiko jarduerak ebaluatuak izango dira.
  • Ikasketa eta ebaluazio jarduerak: Ez da bereizten ikasketa jarduera eta ebaluazio jardueren artean.
Ebaluazio jarduera ikasketa jarduera bat da non ezaguerak, ahalmenak eta konpetentziak ebaluatzen diren. Ebaluazio jarduerak ikaslea konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen den egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen da.
  • Ataza-jarduera: Ikasketa nabarmentzen duen prozesua, non ikaslearen jakintzak ariketa batean irudikatzen diren. Irakasleak jaso egingo ditu hauek ebaluatzeko. Ez dira tresnak, ezta jarduerak, desberdinak dira.
  • Ebaluazio teknika-prozedimendua: “markoa edo leihoa” zeinen bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen diogun. Baldintzapean jarriko ditu konpetentzietako eta/edo planteatutako helburuetako lorpen gradua egiaztatzea lortzeko beharrezko tresnak.
  • Behaketa sistematikoa: Ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Behaketa hau momentuan bertan egin beharko da. Garrantzitsua behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak dira; esate baterako, errubrika errazak edo zenbakizko eskalak.
  • Ahozko hartu-emanak: Klaseko erlazio interpertsonalak eta balioestea eskatzen duten elkarrizketetan nagusitzen dira; hala nola, eztabaidak edo batzarrak.
  • Proba espezifikoak: Hauek ezagunenak eta erabilienak dira. Hauek azterketa idatziak, edo kontrol espezifikoak izan daitezke. Azterketa horiek zuzentzeko irakasleak tresna bat eduki behar du (txantiloia) non erantzun zuzenak dauden eta irizpide batzuk ere nola ebaluatuko den aurretik jakiteko.
  • Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Aurretik komentatutako ekoizpenetan egiten den ebaluazioa da. Normalean irakasleek balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute (informe bat adibidez).
2.2. Ebaluazio instrumentuak.
Ebaluazio instrumentuak dokumentuak dira, baldintzak eta balioesteko alderdiak haietan ezartzeko, ikasle bakoitzaren lorpen mailak argi eta garbi jarriz.
Hainbat ebaluazio instrumentuen adibideak daude. Ezagunenak bost dira, alde batetik, kontrol zerrenda dugu. Honakoa, aurretik eskatzen zena bete den edo ez jakiteko erabiltzen da, honetan, informazio asko kanpoan uzten dugu.
Bestetik, estimazio eskala dugu, kontrol zerrendan ez bezala, xehetasun gehiago ematen da, hauek, eskala zenbakidunak, grafikoak eta hitzezkoak dira. Behatzeko instrumentuak izaten dira.
Hirugarrena, galdera zerrenda deritzo. Honakoa azterketa moduko da, galderen bidez zehazten da eta ikasleek zer egiten dakite zehazteko erabiltzen da.
Laugarrena, behaketarako gidoia da, eskema bat da eta bertan, irakasleek behaketaren bidez ikasleek irizpideak bete dituzten zehazten dute.
Azkena errubrika da, taula baten bidez irudikatzen dena. Taularen errenkada bertikalean zenbait dimentsio zehazten dira eta errenkada horizontalean, kalifikazioak zehazten dira.

Hainbat adibide gehiago daude; esate baterako, ahozko eskalak, zenbakizko eskalak, eskala grafikoak, segimendu indibidualeko fitxak, talde-segimendu fitxak, etab.
2.3 Ebaluazio irizpideak

Ebaluazio irizpideak balioarekin erlazionatzen diren eta ezartzeko balio duten lorpen adierazleak dira. Jarduera konkretuetan ikasle bakoitzaren kalifikazioak zehazteko balio du. Irizpide guztiak ikasleak ebaluatua izan baino lehen jakin beharko ditu.

sábado, 27 de mayo de 2017

Hezkuntza Berrikuntzak

Martxoaren 13an, gure gelakideek hezkuntzen erreformen azalpen txiki bat egin ziguten klasean. Horri lotura egiteko, hemengo sarreran, beraiek hitz egindakoaz laburpen bat egingo dut.

Hortaz, azkeneko 200 urteetan, aldaketak eman dira hezkuntzaren arloan. Esaterako, erreforma ugari egon dira, baina, benetako eragina izan dutenak hiru izan dira. Alde batetik, 1857ko erreforma, bestetik, 1990eko LOGSE legea eta azkenik, 2006ean LOE.

Lehenik eta behin, 1857ko erreforma "Moyano Legea" izenarekin ezagutzen da ere, honakoak mende oso bat iraun zuen eta gainera, hezkuntzan oreka bat lortu zuen. Hezkuntzaren antolamenduari dagokionez, elizak kudeatzen zuen, hau da, hezkuntza katolikoa zen. Hiru maila bereizten ziren, alde batetik, LH, bestetik, DBH eta azkenik, Goi Mailako Hezkuntza. Nahiz eta erreforma honek oreka bat lortu izan, gizarte arazo bat sortu zuen: Estratifikazio Soziala.

Bigarrenik, 1990ko LOGSE legea dugu. Gizarte ezberdintasunak ageri ziren, ondorioz, erreforma baten beharra ikusi zuten. Honetan, zenbait lorpen lortu ziren; alde batetik, hezkuntza mistoa ezartzea eta bestetik, derrigorrezko eta dohaineko hezkuntza bat lortzea. Honekin batera, 16 urteetara eskolatua egotearen beharra luzatu zuten. Gainera, helburua neskak eta mutilak eskolatuak egotea zen. Hala ere, lege honek porrotak izan zituen ere. Alde batetik, HHri arreta gutxi jartzea eta bestetik, prestakuntza profesionalaren gainbehera.

Hirugarrenik, 2006ko LOE legea dugu. Gaur egun bizirik dirau beste hainbat legeekin batera. Dekretu honek zenbait gauza aldarrikatu nahi ditu: alde batetik, hezkuntza sistema egonkorra finkatu, ordena eta argitasuna jarri eta azkenik, orain arte zeuden hezkuntza arazoei konponbide bat eman. Honekin batera, kalitatezko eta eskuragarri den hezkuntza bat lortu nahi da.

Bestetik, martxoaren 13an, gure taldekide batzuk erreformen inguruko azalpen txiki bat eman ziguten, honekin batera, beraien hausnarketa pertsonala adieraziz.

Hortaz, hezkuntza erreformak hezkuntza hobetzeko helburuarekin eman dira, baina, praktikan ez da horrela izan.
Esaterako, erreformen porrota zazpi puntutan ikusi dezakegulako:

  • Ohitura berriak ez dira aztertzen.
  • Aldatu behar duten erreformaren gainean informazio eskasa.
  • Errekurtso falta.
  • Kontsentsu politiko, sozial eta hezitzaile falta.
  • Irakasleei errua botatzen zaie. Urte gutxiko prestakuntza dutela adierazi.
  • Ideologia bakarra. Ideologia finkoa defendatu.
Puntu hauek guztiak lau erreferentzia ereduak dituzte:
  • Soziala
  • Eskolarra
  • Pedagogikoa
  • Parte hartzea eta gestio eredua.
Honekin bukatuz, gure gelakideek zenbait konklusioetara irisi ziren. Alde batetik, hezkuntza beti egon da erlazionatua politikarekin, ondorioz, hezkuntzan bultzatzen den ideologia indarrean dagoen alderdi politikoarekin zerikusia izango du. Bestetik, irakasleak modu berrietara ez daude prestatuak. Azkenik, benetan aldaketak bermatzen dituen erreformak sustatzea.

Bukatzeko, azalpen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzue joan ondorengo link-era: http://jonataun.blogspot.com.es/2017/03/aurkezpena-erreformak-hezkuntza.html

Hurrengo aurkezpena, martxoaren 22an izan zen. Honetan, konstruktibismoa eta ikaskuntza motak nagusi izan ziren.

Lehenik eta behin, konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten, hala nola, zer da eta zertan oinarritzen den. Horrela definitu zuten: "Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.”Honakoa da aurkezpenean emandako definizio literala.

Bestetik, ikaskuntza motak ditugu. Honetan, lau ikaskuntza motei buruz hitz egin ziguten. Alde batetik, harrera errepikakorra, bestetik, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta azkenik, aurkikuntza esanguratsua.

Lehenengoari dagokionez, ezaugarri nagusienak ikaslearen pasibotasuna eta aurrezagutzei konexiorik ez egitea izango litzateke. Bigarrenean, azkeneko emaitza da benetan garrantzia ematen zaionari, ez da horretara heldutako prozesua kontuan hartzen. Hirugarrenik, subjektuari paper aktiboa eskatzen du, bere kabuz aurkitu eta sortu baititu kontzeptuak, gainera, horien arteko erlazioa egin eta ezagutza horiek berriro ordenatuz, eskema kognitiboei egokitzeko. Azkenekoa, ikasleak paper aktiboa behar du, horrela, berak bilatuko ditu ezagutzak, irakaslea gidatzaile edo laguntzaile papera hartzen duen bitartean.

Aurreko azalpenean bezala, hemen uzten dizuet gure klase-kideek gai honekiko egindako azalpena: http://nereago.blogspot.com.es/2017/03/ikaskuntza-esanguratsua-eta.html

Azkeneko aurkezpena Carlos Magro-k hezkuntza erreformen inguruan dituen zenbait ideia azaldu zizkiguten. Klasean aipatutako ideiarik garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Jose Moya-k esan bezala, hezkuntza erreforma guztiak oinarri baten gainean egiten dira, horrela ez da aldaketa bermatzen. Lortu beharrekoa da oinarri horrekin apurtzea.
  • Sistema berritu behar gizartearen eraldaketa azkarra dela eta. Informazio asko dugu baina, ezagutza falta da ageri da.
  • Eskolan jartzen ditugun frogak edo azterketak berdinak dira ikasle guztientzat, horrela, bidezkoa izan dadin.
Azalpen honekin, gure gelakideek aditu honen ideiak gerturatzea edo transmititzea nahi zuten. 

domingo, 21 de mayo de 2017

KULTURA BISUALA


Ondorengo sarrera honetan, kultura bisualaren edota argazki hiztunei buruz hitz egingo dut. Horretarako, galdera honi erantzuten saiatuko naiz: Nola dago egungo ikusizko kulturan irudikatua Haurtzaroa eta Ikaskuntza?
Bi ataletan banatuko dut orrialde hau, alde batetik, haurtzaroari buruzko azalpenak eta bestetik, irakaskuntzari buruzkoak. 


HAURTZAROA...






Ikusizko kulturari erreferentzia eginez, nire ustez, ondorengo irudiak haurtzaroa oso ongi islatzen du. "Haurtzaroa" hitza Google-en bilatuz, nik jarrirako irudien antzerakoak agertuko dira, hauek, gure kultura Europarraren ezaugarriak azpimarratzen dituen argazkiak dira. Hala nola, hauetan ez dira koloreko pertsonak agertzen, pertsonaiak azal zurikoak dira ile horia eta begi argiak dituzte, gehienetan. 

Gizarteari erreferentzia eginez, haurtzaroa etapa zoriontsua bezala adierazten dugu, umeen egitekoa jolastea eta ondo pasatzea da. Umeek ez dauzkate betebeharrik, eta gehienetan askatasuna da argazki hauetan hoberen ikusi dezakegun ezaugarria.  Baina haurtzaroaren irudia benetan horrelakoa da  edo gizarteak sortutako kontzeptua da?

Egia da, haurtzaroa definitzen hasten garenean oso zaila gertatzen zaigu honekiko definizio zehatz eta garbi bat ematea. Gehienetan, askatasuna eta betebeharrik gabeko etapatzat hartzen dugu. Baina, mundu osoan ez da horrela gertatzen. Hau da, gainerako herrialdeetan ez da berdin pentsatzen haurtzaroari buruz,  kultura aniztasuna dela eta.

Hortaz, begi bistakoa da mundu osoko umeek beraien artean ezberdinak direla, ez itxurarengatik,  baizik eta bereganatzen dituzten eskubideengatik. Ondorioz, pobreziak jota ume askok txikitatik lan egin behar dute familiari ekonomikoki laguntzeko, eta hauek dira bereziki lan-esplotazioa jasaten dutenak.
Beraz, honek guztiak eragiten du haurtzaroaren kontzeptu orokorra eta zehatza adierazteko garaian zailtasunak sortzea. Esaterako, aurretik azaldutako umeen lan-esplotazio horrek gehienetan bizitzako etaparik garrantzitsuena desagertzea dakar; haurtzaroa hain zuzen ere.


IKASKUNTZA...







Bestalde, gaur egungo ikaskuntza islatzen duen irudia dugu, ikaskuntza formala adierazten du. Hau da, ikaskuntzaz hitz egitean, hezkuntza akademikoari egiten diogu erreferentzia eta ez beste edozein ikaskuntza motari. Adibidez, hezkuntza etxean, kalean, lagun artean, … ematen den prozesu bat da ere, eta ez bakarrik lau pareten artean burutzen dena.

Argazki honi kontra eginez, ondorengo irudia dugu: 


Bi irudi hauen artean, 50 urte inguruko tartea dago, baina bereziki aldaketak ez dira oso nabarmenak izan. Hau da, teorian, denborarekin gizartea aldatzen joaten da, baita honen baitan dauden instituzioak ere, esaterako hezkuntza. Hala ere, esan beharra dago, aldaketa ez dela zentzu guztietan eman. Esaterako, atal honetako lehenengo eta bigarren irudiak ikusiz, aldatu den bakarra geletan erabiltzen den teknologia da, ez hezkuntzaren eduki edota egitekoa. Hau da, irudiak alderatzen ditugunean, irakasle-ikasle harremanak berdin-berdinak dira. Beraz, zer aldatu da?

Aldaketa bakarra itsura izan da, beti bezala. Esaterako, gelak modernizatu egin dira azkeneko teknologia erabiliz. Baina, geletan ezaugarri berberak ematen dira, adibidez, irakasleak mahai propioa du, ikasleak ilaraka esertzen dira bata bestearengatik distantzia bat errespetatuz. Azkeneko honek, ikasleen arteko elkarrizketak zapuzteko balio du, eta zer esanik ez irakaslearen paperaz, honek autoritasun osoa du eta klaseak berak bideratzen ditu.


HAUSNARKETA...


Bukatzeko, esan beharra dago irudiek izugarrizko eragina dutela gure bizitzetan, esaterako egunero irudi asko ikusten ditugu eta hauek gure barnean eragiten dute. Adibidez, kalean ikusten ditugun iragarkiak dira aipatzekoak, hauen bitartez kultura mota bat ari gara barneratzen gu ohartu gabe. Iragarkietan, kultura Europarra izaten da goraipatzen dena, gainerakoak zapaldu egiten ditugun bitartean. 

Hau guztia ikusirik gure kultura (eta bizitza) orokorrean, ikusizko kultura batean oinarritzen da. Honetan, itsura bat sortzeari ematen zaio garrantzia, hau da, “fatxada” bat eraiki egiten da eta ahalik eta erakargarria egiten dugu. Hau dena jendearen atentzioa deitu nahian. Ondorioz, lortzen dugun bakarra itsura bat eraikitzea da; berdin dio zer pentsatzen duen batek edo besteak “fatxada” hori erakargarria den bitartean. 

Aurrekoak ere hezkuntzan izugarrizko eragina du, esaterako gizartea elitista bihurtzen ari da elkarlana zapaltzen den bitartean. Garrantzitsuena nota hoberenak ateratzea da, ondoren, lan eta soldata on bat lortzeko. Hortaz, nik hori lortzeko ondokoari oztopoak jartzen dizkiot. Honakoa da gure gizartea eta horrelako jarrerak nagusitzen dira gure eskoletan. Adibiderik garbienak Shangai-ko eskolak dira. Ondorengo irakurgaian uzten dizuet albiste garrantzitsu bat, aurreko ideiak lotzen dituenak. 
http://www.playgroundmag.net/noticias/historias/oscuras-sombras-escuela-publica-mundo_0_1317468251.html

Sarrera honekin bukatuz, esan beharra daukat, eskolak gizarte zehatz bat eratzeko balio izan duela eta gaur egun oraindik funtzio hori betetzen duela. Hau da, gizartean eman diren gabeziak betetzeko erabiliak izan ohi dira.  Nire ustez, gaur egun, gizartearen gabezi bakarra indibidualista izatea da. Esaterako, nola bultzatu dezakegu ideologia indibidualista giza talde batean bizi garenean?




jueves, 11 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA: Metodologia aktiboa

Jarraian, klasean aurkeztutako kartografiaren azalpena modu eskematiko eta zehatz batean aurkituko duzue. Metodologia aktiboei berebiziko garrantzia eman nahi izan diogu, beraz hori izan da gure ardatza. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta hemen uzten dizuegu gure kartografia ikusi ahal izateko link-a!

https://prezi.com/lto6eqp9b_xn/didaktika-metodologia-aktiboa/

KARTOGRAFIA: METODOLOGIA AKTIBOA

  • ZER DA METODOLOGIA AKTIBOA
  • Ikaslea da ikaskuntzaren protagonista.
  • Irakaslea da bideratzailea, paper aktiboa ere.
  • Parte hartzea.
  • Ikaslea erdigunea.
  • Subjektuari garrantzia. 
  • ZER DA METODOLOGIA PASIBOA
  • Ikasleak ez du parte hartzen.
  • Klasera joan eserita egoteko.
  • Dena eskura ematen zaio ikasleari.
  • Memorizazioa.
  • Ebaluazioari garrantzia.
  • METODOLOGIA PASIBO ETA AKTIBOAREN ALDERAKETA
METODOLOGIA PASIBOA
METODOLOGIA AKTIBOA
Irakasleak irakatsi  
Denek ikasten eta irakasten dute
Irakaslea ardatza
Ikaslea ardatza
Ezagutzak transmititu
Ezagutzak sortu
Autoritarismoa eta zorroztasuna
Sormena, parte hartzea eta motibazioa
Bizitzaren etapa baterako irakatsi
Bizitza osoan zehar ikasi


  • KONDUKTISMOA
Konduktari edo jarrerari ematen dio garrantzia eta honen bidez bideratzen da ikaskuntza.
    • Teorikoki oinarritu. Batek estimulatu, besteak erantzuna jarraitzen du eta bien artean, erlazio kausalak ezarri.
    • Psikologia esperimentalarekin erlazionatu.
    • Jokaera guztiak erantzun objektiboz osatzen dira.
    • Metodo erabat objektiboez baliatu.
    • Sarien eta zigorren bidez sailkatu, “egokiak” edo “desegokiak” direnak. 
  • KONSTRUKTIBISMOA
  • Ikasle bakoitzak bere ezagutza eraiki.
  • Ikasleen interesetan eta nahietan oinarritu.
  • Aurrezagutzak kontutan hartu.
  • Irakasleak ikasleari eman behar dizkio beharrezko herramintak haren ezagutza eraikitzeko.
ZEINTZUK IZAN DAITEZKE HONEN ADIBIDEAK?


A) FLIPPED CLASSROOM
  • Azalpen teorikoak gelatik kanpo egin.
  • Ikasle bakoitza bere ikasketa prozesuaren arduraduna, bere erritmora egokituz.
  • Irakaslea gidari laguntzailea da.
  • Ikasleek etxean lan egin denbora hobeto aprobetxatzeko.
  • Metodo tradizionalari uko egin.
  • Etxeko lanei uko egin.
  • Gelako lanak praktikoak eta motibatzaileak.
  • Klasez kanpo komunikatu ikasle eta irakaslearen artean.
  • Errespetuz eta arduraz hitz egin behar zaio ikasleari.
  • Beharrezkoa:
    • Webguneak: youtube, moodle …
    • Klasetik kanpoko komunikazioa: korreoa, whatsapp …
    • Ikasleari errespetuz eta arduraz hitz egin 
    • Flipped classrom-ak webgunea, lan-taldea … 
    • Sortu eta laburtu ikaslearen informazioa
  • Beharrezko konpetentziak:
    • Bideoen argitalpena
    • Elearning blogging plataformak
    • Multimedia osagaiak
    • Sare sozialak 
  • Garrantzitsuena, metodologia aktiboa dela ikasleari.


B) IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
  • Ikasleek taldetan lan egin eta haien produktibitatearen bitartez ebaluatuak.
  • Taldean lan egiten, interakzioak edukitzen eta hausnarketak egiten ikasi.
  • Irakasleak arazoak sortzean laguntzeko eta taldeen integrazioa ziurtatzeko.
  • Ikasle bakoitzak bere lana eta ezagutzak gehitu behar, emaitza talde osoarentzat delako.
  • Aplikazioa: irakasleak materia ikasle taldeen artean banatu eta talde bakoitzak ongi prestatu behar du gainerako ikasleei azaltzeko.


C) PROIEKTUKA LAN EGITEA
  • Talde txikietan lan egin egoera zehatz baten inguruan proiektu bat antolatzeko, eraikitzeko eta ebaluatzeko.
  • Diziplina desberdinen arteko koordinazioa beharrezkoa, proiektua interdiziplinarra baita.
  • Ikasleen ezagutzak praktikara eraman
  • Konstruktibismoaren eragina: ezagutzak esperientziaz, parte hartzeaz eta besteekin harremantzeaz eraiki.
  • Irakaslea tutore eta ebaluatzailea eta ikaslea protagonista, diseinatzailea eta ikaskuntzaren kudeatzailea.


D) KONTRATU BIDEZKO IKASKUNTZA
  • Ezagutza kontratua, ikasle eta irakaslearen arteko akordiotik sortua.
  • Lan autonomoa, ikaskuntza prozesuaren ardura ikaslearena.
  • Negozitutako arloak: konpetentziak, helburuak, metodologia eta ebaluazioa.
  • Kontratuak ikaslearen eta irakaslearen betebeharrak eta eskubideak finkatu.
  • Ikaslea protagonista eta irakaslea gidaria, laguntzailea eta orientatzailea.
  • Ikaslearen eta irakaslearen arteko komunikazioa ezinbestekoa.
  • Kontratuak hasierako eta amaierako data izan behar.




  • HAUSNARKETA
  • Metodologia zaharkituta, berritzeko beharra.
  • Gero eta metodologia berri gehiago, erabiltzeko egokiak.
  • Gizartea desmotibatuta, ikasteko grina piztu behar.
  • Praktika eta elkarlana.
  • Metodologia aukeratu behar: sustatu nahi diren konpetentzien eta gaitasunen arabera.