sábado, 27 de mayo de 2017

Hezkuntza Berrikuntzak

Martxoaren 13an, gure gelakideek hezkuntzen erreformen azalpen txiki bat egin ziguten klasean. Horri lotura egiteko, hemengo sarreran, beraiek hitz egindakoaz laburpen bat egingo dut.

Hortaz, azkeneko 200 urteetan, aldaketak eman dira hezkuntzaren arloan. Esaterako, erreforma ugari egon dira, baina, benetako eragina izan dutenak hiru izan dira. Alde batetik, 1857ko erreforma, bestetik, 1990eko LOGSE legea eta azkenik, 2006ean LOE.

Lehenik eta behin, 1857ko erreforma "Moyano Legea" izenarekin ezagutzen da ere, honakoak mende oso bat iraun zuen eta gainera, hezkuntzan oreka bat lortu zuen. Hezkuntzaren antolamenduari dagokionez, elizak kudeatzen zuen, hau da, hezkuntza katolikoa zen. Hiru maila bereizten ziren, alde batetik, LH, bestetik, DBH eta azkenik, Goi Mailako Hezkuntza. Nahiz eta erreforma honek oreka bat lortu izan, gizarte arazo bat sortu zuen: Estratifikazio Soziala.

Bigarrenik, 1990ko LOGSE legea dugu. Gizarte ezberdintasunak ageri ziren, ondorioz, erreforma baten beharra ikusi zuten. Honetan, zenbait lorpen lortu ziren; alde batetik, hezkuntza mistoa ezartzea eta bestetik, derrigorrezko eta dohaineko hezkuntza bat lortzea. Honekin batera, 16 urteetara eskolatua egotearen beharra luzatu zuten. Gainera, helburua neskak eta mutilak eskolatuak egotea zen. Hala ere, lege honek porrotak izan zituen ere. Alde batetik, HHri arreta gutxi jartzea eta bestetik, prestakuntza profesionalaren gainbehera.

Hirugarrenik, 2006ko LOE legea dugu. Gaur egun bizirik dirau beste hainbat legeekin batera. Dekretu honek zenbait gauza aldarrikatu nahi ditu: alde batetik, hezkuntza sistema egonkorra finkatu, ordena eta argitasuna jarri eta azkenik, orain arte zeuden hezkuntza arazoei konponbide bat eman. Honekin batera, kalitatezko eta eskuragarri den hezkuntza bat lortu nahi da.

Bestetik, martxoaren 13an, gure taldekide batzuk erreformen inguruko azalpen txiki bat eman ziguten, honekin batera, beraien hausnarketa pertsonala adieraziz.

Hortaz, hezkuntza erreformak hezkuntza hobetzeko helburuarekin eman dira, baina, praktikan ez da horrela izan.
Esaterako, erreformen porrota zazpi puntutan ikusi dezakegulako:

  • Ohitura berriak ez dira aztertzen.
  • Aldatu behar duten erreformaren gainean informazio eskasa.
  • Errekurtso falta.
  • Kontsentsu politiko, sozial eta hezitzaile falta.
  • Irakasleei errua botatzen zaie. Urte gutxiko prestakuntza dutela adierazi.
  • Ideologia bakarra. Ideologia finkoa defendatu.
Puntu hauek guztiak lau erreferentzia ereduak dituzte:
  • Soziala
  • Eskolarra
  • Pedagogikoa
  • Parte hartzea eta gestio eredua.
Honekin bukatuz, gure gelakideek zenbait konklusioetara irisi ziren. Alde batetik, hezkuntza beti egon da erlazionatua politikarekin, ondorioz, hezkuntzan bultzatzen den ideologia indarrean dagoen alderdi politikoarekin zerikusia izango du. Bestetik, irakasleak modu berrietara ez daude prestatuak. Azkenik, benetan aldaketak bermatzen dituen erreformak sustatzea.

Bukatzeko, azalpen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzue joan ondorengo link-era: http://jonataun.blogspot.com.es/2017/03/aurkezpena-erreformak-hezkuntza.html

Hurrengo aurkezpena, martxoaren 22an izan zen. Honetan, konstruktibismoa eta ikaskuntza motak nagusi izan ziren.

Lehenik eta behin, konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten, hala nola, zer da eta zertan oinarritzen den. Horrela definitu zuten: "Pedagogian, konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanaz.”Honakoa da aurkezpenean emandako definizio literala.

Bestetik, ikaskuntza motak ditugu. Honetan, lau ikaskuntza motei buruz hitz egin ziguten. Alde batetik, harrera errepikakorra, bestetik, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta azkenik, aurkikuntza esanguratsua.

Lehenengoari dagokionez, ezaugarri nagusienak ikaslearen pasibotasuna eta aurrezagutzei konexiorik ez egitea izango litzateke. Bigarrenean, azkeneko emaitza da benetan garrantzia ematen zaionari, ez da horretara heldutako prozesua kontuan hartzen. Hirugarrenik, subjektuari paper aktiboa eskatzen du, bere kabuz aurkitu eta sortu baititu kontzeptuak, gainera, horien arteko erlazioa egin eta ezagutza horiek berriro ordenatuz, eskema kognitiboei egokitzeko. Azkenekoa, ikasleak paper aktiboa behar du, horrela, berak bilatuko ditu ezagutzak, irakaslea gidatzaile edo laguntzaile papera hartzen duen bitartean.

Aurreko azalpenean bezala, hemen uzten dizuet gure klase-kideek gai honekiko egindako azalpena: http://nereago.blogspot.com.es/2017/03/ikaskuntza-esanguratsua-eta.html

Azkeneko aurkezpena Carlos Magro-k hezkuntza erreformen inguruan dituen zenbait ideia azaldu zizkiguten. Klasean aipatutako ideiarik garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Jose Moya-k esan bezala, hezkuntza erreforma guztiak oinarri baten gainean egiten dira, horrela ez da aldaketa bermatzen. Lortu beharrekoa da oinarri horrekin apurtzea.
  • Sistema berritu behar gizartearen eraldaketa azkarra dela eta. Informazio asko dugu baina, ezagutza falta da ageri da.
  • Eskolan jartzen ditugun frogak edo azterketak berdinak dira ikasle guztientzat, horrela, bidezkoa izan dadin.
Azalpen honekin, gure gelakideek aditu honen ideiak gerturatzea edo transmititzea nahi zuten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario