Ondorengo sarrera honetan, kultura bisualaren edota argazki hiztunei buruz hitz egingo dut. Horretarako, galdera honi erantzuten saiatuko naiz: Nola dago egungo ikusizko kulturan irudikatua Haurtzaroa eta Ikaskuntza?
Bi ataletan banatuko dut orrialde hau, alde batetik, haurtzaroari buruzko azalpenak eta bestetik, irakaskuntzari buruzkoak.
Bi ataletan banatuko dut orrialde hau, alde batetik, haurtzaroari buruzko azalpenak eta bestetik, irakaskuntzari buruzkoak.
HAURTZAROA...
Ikusizko kulturari erreferentzia eginez, nire ustez, ondorengo irudiak haurtzaroa oso ongi islatzen du. "Haurtzaroa" hitza Google-en bilatuz, nik jarrirako irudien antzerakoak agertuko dira, hauek, gure kultura Europarraren ezaugarriak azpimarratzen dituen argazkiak dira. Hala nola, hauetan ez dira koloreko pertsonak agertzen, pertsonaiak azal zurikoak dira ile horia eta begi argiak dituzte, gehienetan.
Gizarteari erreferentzia eginez, haurtzaroa etapa zoriontsua bezala adierazten dugu, umeen egitekoa jolastea eta ondo pasatzea da. Umeek ez dauzkate betebeharrik, eta gehienetan askatasuna da argazki hauetan hoberen ikusi dezakegun ezaugarria. Baina haurtzaroaren irudia benetan horrelakoa da edo gizarteak sortutako kontzeptua da?
Egia da, haurtzaroa definitzen hasten garenean oso zaila gertatzen zaigu honekiko definizio zehatz eta garbi bat ematea. Gehienetan, askatasuna eta betebeharrik gabeko etapatzat hartzen dugu. Baina, mundu osoan ez da horrela gertatzen. Hau da, gainerako herrialdeetan ez da berdin pentsatzen haurtzaroari buruz, kultura aniztasuna dela eta.
Hortaz, begi bistakoa da mundu osoko umeek beraien artean ezberdinak direla, ez itxurarengatik, baizik eta bereganatzen dituzten eskubideengatik. Ondorioz, pobreziak jota ume askok txikitatik lan egin behar dute familiari ekonomikoki laguntzeko, eta hauek dira bereziki lan-esplotazioa jasaten dutenak.
Argazki honi kontra eginez, ondorengo irudia dugu:

Beraz, honek guztiak eragiten du haurtzaroaren kontzeptu orokorra eta zehatza adierazteko garaian zailtasunak sortzea. Esaterako, aurretik azaldutako umeen lan-esplotazio horrek gehienetan bizitzako etaparik garrantzitsuena desagertzea dakar; haurtzaroa hain zuzen ere.
IKASKUNTZA...
Bestalde, gaur egungo ikaskuntza islatzen duen irudia dugu, ikaskuntza formala adierazten du. Hau da, ikaskuntzaz hitz egitean, hezkuntza akademikoari egiten diogu erreferentzia eta ez beste edozein ikaskuntza motari. Adibidez, hezkuntza etxean, kalean, lagun artean, … ematen den prozesu bat da ere, eta ez bakarrik lau pareten artean burutzen dena.IKASKUNTZA...
Argazki honi kontra eginez, ondorengo irudia dugu:
Bi irudi hauen artean, 50 urte inguruko tartea dago, baina bereziki aldaketak ez dira oso nabarmenak izan. Hau da, teorian, denborarekin gizartea aldatzen joaten da, baita honen baitan dauden instituzioak ere, esaterako hezkuntza. Hala ere, esan beharra dago, aldaketa ez dela zentzu guztietan eman. Esaterako, atal honetako lehenengo eta bigarren irudiak ikusiz, aldatu den bakarra geletan erabiltzen den teknologia da, ez hezkuntzaren eduki edota egitekoa. Hau da, irudiak alderatzen ditugunean, irakasle-ikasle harremanak berdin-berdinak dira. Beraz, zer aldatu da?
Aldaketa bakarra itsura izan da, beti bezala. Esaterako, gelak modernizatu egin dira azkeneko teknologia erabiliz. Baina, geletan ezaugarri berberak ematen dira, adibidez, irakasleak mahai propioa du, ikasleak ilaraka esertzen dira bata bestearengatik distantzia bat errespetatuz. Azkeneko honek, ikasleen arteko elkarrizketak zapuzteko balio du, eta zer esanik ez irakaslearen paperaz, honek autoritasun osoa du eta klaseak berak bideratzen ditu.
HAUSNARKETA...
HAUSNARKETA...
Bukatzeko, esan beharra dago
irudiek izugarrizko eragina dutela gure bizitzetan, esaterako egunero irudi
asko ikusten ditugu eta hauek gure barnean eragiten dute. Adibidez, kalean
ikusten ditugun iragarkiak dira aipatzekoak, hauen bitartez kultura mota bat
ari gara barneratzen gu ohartu gabe. Iragarkietan, kultura
Europarra izaten da goraipatzen dena, gainerakoak zapaldu
egiten ditugun bitartean.
Hau guztia ikusirik gure kultura
(eta bizitza) orokorrean, ikusizko kultura batean oinarritzen da. Honetan, itsura
bat sortzeari ematen zaio garrantzia, hau da, “fatxada” bat eraiki egiten da
eta ahalik eta erakargarria egiten dugu. Hau dena jendearen atentzioa deitu nahian. Ondorioz, lortzen
dugun bakarra itsura bat eraikitzea da; berdin dio zer pentsatzen duen batek
edo besteak “fatxada” hori erakargarria den bitartean.
Aurrekoak ere hezkuntzan izugarrizko eragina du, esaterako gizartea elitista bihurtzen ari da elkarlana zapaltzen den bitartean. Garrantzitsuena nota hoberenak ateratzea da, ondoren, lan eta soldata on bat lortzeko. Hortaz, nik hori lortzeko ondokoari oztopoak jartzen dizkiot. Honakoa da gure gizartea eta horrelako jarrerak nagusitzen dira gure eskoletan. Adibiderik garbienak Shangai-ko eskolak dira. Ondorengo irakurgaian uzten dizuet albiste garrantzitsu bat, aurreko ideiak lotzen dituenak.
http://www.playgroundmag.net/noticias/historias/oscuras-sombras-escuela-publica-mundo_0_1317468251.html
Sarrera honekin bukatuz, esan beharra daukat, eskolak gizarte zehatz bat eratzeko balio izan duela eta gaur egun oraindik funtzio hori betetzen duela. Hau da, gizartean eman diren gabeziak betetzeko erabiliak izan ohi dira. Nire ustez, gaur egun, gizartearen gabezi bakarra indibidualista izatea da. Esaterako, nola bultzatu dezakegu ideologia indibidualista giza talde batean bizi garenean?

No hay comentarios:
Publicar un comentario