Sarrera honetan, "Buenas Prácticas Docentes" liburuko lehenengo bi kapituluak irakurri ostean bertan aipatzen diren gaiei buruzko laburpena egingo dizuegu. Horretarako, orrialde hau bi zatitan banatuko dugu. Alde batetik, lehenengo gaiko laburpena eta, bestetik, bigarren gaiko laburpena.
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación.
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Gaur egungo hezkuntzan, ebaluazioa eta kalifikazioa eskutik doaz, esaterako, bi kontzeptu hauek beraien artean zerikusia dute, baina, hezkuntzak sinonimotzat hartu ditu. Hortaz, irakasleen eta gurasoen artean kalifikazioarenganako obsesioa ageri da. Kalifikatzea nota bat ezartzea da, hortaz, ebaluazio bat emateko ez da beharrezkoa kalifikatzea.
Urteetan zehar, ebaluazioaren eta kalifikazioaren kontzeptuak nahastu egin dira, eta oraindik ere nahasten ditugu. Esaterako, gure irakasle eta gurasoek jasandako hezkuntza bi kontzeptu hauen inguruan jorratu dira, hortaz, oso zaila da hauek aldatzea.
Hala ere, irakasle askorentzat oso zaila da kalifikatzea, esaterako, ikasleei nota bat ezartzearen ideia nahiko murritza da. Hau da, ikasleak nota bat izango balira bezala kontsideratzen ditugu eta honakoa baino gehiago dira.
1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio mota honen helburua ikaskuntza eta irakaskuntza prozesu orokorra hobetzea da. Ikasleek gehiago ikasteko (akatsetatik ikasi) eta irakasleek hobeto lan egiten ikasteko balio du.
Hortaz, honen helburua ez da ikasleari nota bat ezartzea. Kontrakoa baizik, jakitea ikasleen ikaskuntza nola hobetu eta nola lagundu diezaiokegun aurrekoa hobetzen. Beraz, ikuspegi gizatiarra bultzatu nahi da, ikasleak nota bat baino gehiago direlako ideia.
Ebaluazio formatibo edo hezigarriak zenbait gaitasunetan hobekuntzak ezarri nahi ditu. Alde batetik, ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea, bestetik, irakasleriaren eguneroko konpetentziak hobetzea eta azkenik, irakasle eta ikasleen artean ematen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Bestetik, ebaluazio mota honek, autoerreflexioarantz bultzatu nahi du ikaslea. Ikaslea bera ikasketa prozesu propioaren erantzule bihurtu nahi da. Ikasleak nola ikasten duen jakitea eta zer egin behar duen ikasten jarraitzeko.
1.2.1. Ebaluazio formatibo/hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
- Ikaskuntzan zentratutako ebaluazioari dagokionez, ebaluazioaren bitartez, ikaskuntza prozesua hobetzea du helburu eta ez kalifikazio bat ezartzea.
- Ebaluazioa hezitzailea: ikaslea bere ikaskuntza prozesuaz arduratuko da eta honekiko hausnarketak egingo ditu. Honen bidez, ikaslea bere ikaskuntzaz kontziente izango da.
- Benetako ebaluazioa: teknika desberdinak, instrumentu, ahalmen eta konpetentziak ebaluazio jarduerak egiteko, egoera errealetara aplikatzeko eginak behar dute; jarduera, egoera eta eduki errealetara egokituak hain zuzen ere. Gainera, ikasleak badaki nolakoa izango den ebaluatuta eta horrek, denbora gehiagora eramaten du praktikatzeko. Modu honetara, ebaluazio egoera erreala eta ebaluazio egoera artifiziala bereiziko dira.
- Ebaluazio integratuari dagokionez, ebaluazioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta egon behar du, modu jarraian egin behar da. Ebaluazio tradizionalak momentu zehatz batzuk ebaluatuko ditu, bestetik, ebaluazio integralak egunero egiten diren jarduerak.
- Ebaluazio alternatiboak, ebaluazio tradizionala baztertu edo eraldatu nahi duen ebaluazio mota guztiei dagokio.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Parketatutako ebaluazioari dagokionez, prozesu dialogikoari egiten zaio erreferentzia irakasle eta ikaslearen artean, hau da; ebaluaketaren ikasketa eta irakaskuntza ikasketa prozesuei buruz hitz egiten duenean.
“Dialogo” hauek, indibidualak edo taldekoak izan daitezke. Normalean, oinarrituta edo autoebaluazio aurreko prozesuekin eta/edo berdinen arteko ebaluazioarekin egon ohi dira erlazionatuta. Ingelesez ere daude beste mota batera esan daitezkeen beste esanahi batzuk, hala nola: Co-assessment; Collaborative assessment; Cooperative Assessment.
Aurreko ataletan, argi ikusten da nola babesten duten egile ugariek eta ikasketek ikasleen inplikazioa ebaluazio-prozesuetan. Ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko eta/edo profesional batzuk eskuratzean. Hauek dira hain zuzen ere:
- Ikasketa hobetzen du.
- Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
- Analisi kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen du.
- Funtsezko prozesua da pertsona arduratsuen eraketan eta heziketa demokratikoko garapenean.
- Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelako giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo zentroan bizikidetasun arazo erabakiei dagokionez.
- Kasu batzuetan, irakasleen heziketa-uste osoekin eta berezko proiektu kurrikular propioa edo zentroaren koherentziaren kontua da.
Teknikarik ohikoenak; auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa, partekatutako ebaluazioa, auto-kalifikazioa eta kalifikazio dialogatua, ikaslearen ikasketa-prozesuko eta ebaluazioko parte-hartzeari laguntzen diote.
Horrela, irakasleak autoebaluazioa eta koebaluazioa kontrolatzen ditu, lanaren kalifikazioa egiteko.
1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri 2020 dekretuak dioen bezala, ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.
Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela ulertuta: ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein ikastetxearen hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren hobekuntzara helduz.
Ebaluazioa beharrezkoa da, hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.
Heziberrik eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua hau da:
• Hobekuntza. Ebaluazioaren helburu nagusia hobekuntza da beti, ikasleena (ikaskuntza pertsonalizatua), ikastetxearena (hobekuntza planak) eta hezkuntza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta irakasleen formakuntza).
• Osagarritasuna barne-ebaluazioaren eta kanpo-ebaluazioaren artean. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzti-guztien ebaluazioa aurreikusten du. Kanpo-ebaluazioaren bitartez oinarrizko konpetentzia guztiak ebaluatzea ezinezkoa da. Batzuk barne-ebaluazioak bakar-bakarrik ebalua ditzake. Hori dela eta, ikastetxeen hobekuntzarako proposamenak kanpo-ebaluazioaren zein barne-ebaluazioaren emaitzak modu osagarrian kontutan hartuz egin beharko dira.
• Koherentzia. Hezkuntza eredu pedagogikoarekin erabat koherentea den ebaluazioa da. Beraz, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa da eta etapa bakoitzaren amaieran ikasleek lortu beharreko irteera profila hartzen du erreferentzia. Horrez gain, ebaluazioa hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da.
• Erantzukizuna eta lankidetza. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen ebaluazio eredua irakasle taldearen eginkizun nagusi bat da.
• Berrikuntza eta erronka hezkuntza sistemarako. Gure hezkuntza sistemaren ezaugarri nabarienetarikoa da hausturarik gabe aurrera egiteko gaitasuna, betiere hezkuntza sistemaren ibilbide luzea eta emankorra kontutan hartuta. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak proposatzen duen konpetentzietan oinarritutako ebaluazioak aurrera pausua dakar.
Ikusi dugun antzera, hainbat puntu jorratzen ditu ebaluazioak Heziberri 2020ko dekretuan. Heziberrik, ebaluazioan osagai guztiak ebaluatu behar direla dio.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarria:
- Ebaluazio irizpideak: Eremu ez-unibertsitarioan irakaskuntza mota eta maila ezartzen ditu. Gaur egun eremu unibertsitarioan ebaluazio irizpideak ikasketa emaitzekin alderatu daitezke.
- Ebaluaziorako baldintzak: Alderdi batzuk dira eta hauek betetzean ikasleek eginiko jarduerak ebaluatuak izango dira.
- Ikasketa eta ebaluazio jarduerak: Ez da bereizten ikasketa jarduera eta ebaluazio jardueren artean.
Ebaluazio jarduera ikasketa jarduera bat da non ezaguerak, ahalmenak eta konpetentziak ebaluatzen diren. Ebaluazio jarduerak ikaslea konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen den egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen da.
- Ataza-jarduera: Ikasketa nabarmentzen duen prozesua, non ikaslearen jakintzak ariketa batean irudikatzen diren. Irakasleak jaso egingo ditu hauek ebaluatzeko. Ez dira tresnak, ezta jarduerak, desberdinak dira.
- Ebaluazio teknika-prozedimendua: “markoa edo leihoa” zeinen bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen diogun. Baldintzapean jarriko ditu konpetentzietako eta/edo planteatutako helburuetako lorpen gradua egiaztatzea lortzeko beharrezko tresnak.
- Behaketa sistematikoa: Ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Behaketa hau momentuan bertan egin beharko da. Garrantzitsua behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak dira; esate baterako, errubrika errazak edo zenbakizko eskalak.
- Ahozko hartu-emanak: Klaseko erlazio interpertsonalak eta balioestea eskatzen duten elkarrizketetan nagusitzen dira; hala nola, eztabaidak edo batzarrak.
- Proba espezifikoak: Hauek ezagunenak eta erabilienak dira. Hauek azterketa idatziak, edo kontrol espezifikoak izan daitezke. Azterketa horiek zuzentzeko irakasleak tresna bat eduki behar du (txantiloia) non erantzun zuzenak dauden eta irizpide batzuk ere nola ebaluatuko den aurretik jakiteko.
- Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Aurretik komentatutako ekoizpenetan egiten den ebaluazioa da. Normalean irakasleek balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute (informe bat adibidez).
2.2. Ebaluazio instrumentuak.
Ebaluazio instrumentuak dokumentuak dira, baldintzak eta balioesteko alderdiak haietan ezartzeko, ikasle bakoitzaren lorpen mailak argi eta garbi jarriz.
Hainbat ebaluazio instrumentuen adibideak daude. Ezagunenak bost dira, alde batetik, kontrol zerrenda dugu. Honakoa, aurretik eskatzen zena bete den edo ez jakiteko erabiltzen da, honetan, informazio asko kanpoan uzten dugu.
Bestetik, estimazio eskala dugu, kontrol zerrendan ez bezala, xehetasun gehiago ematen da, hauek, eskala zenbakidunak, grafikoak eta hitzezkoak dira. Behatzeko instrumentuak izaten dira.
Hirugarrena, galdera zerrenda deritzo. Honakoa azterketa moduko da, galderen bidez zehazten da eta ikasleek zer egiten dakite zehazteko erabiltzen da.
Laugarrena, behaketarako gidoia da, eskema bat da eta bertan, irakasleek behaketaren bidez ikasleek irizpideak bete dituzten zehazten dute.
Azkena errubrika da, taula baten bidez irudikatzen dena. Taularen errenkada bertikalean zenbait dimentsio zehazten dira eta errenkada horizontalean, kalifikazioak zehazten dira.
Hainbat adibide gehiago daude; esate baterako, ahozko eskalak, zenbakizko eskalak, eskala grafikoak, segimendu indibidualeko fitxak, talde-segimendu fitxak, etab.
2.3 Ebaluazio irizpideak
Ebaluazio irizpideak balioarekin erlazionatzen diren eta ezartzeko balio duten lorpen adierazleak dira. Jarduera konkretuetan ikasle bakoitzaren kalifikazioak zehazteko balio du. Irizpide guztiak ikasleak ebaluatua izan baino lehen jakin beharko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario